Euskal Hiri baten………Kafe bat, infusio bi eta laranja zukua…

                                                                                                                                                             Horrela hasi dugu goiza DOT desazkundeko hiru kide  (Oihane, Iratxe eta David), Eusko Jaurlaritzatik etorritako Iñaki eta Euskal Hiria 2012 kongresua zuzentzen ari den Igor.

Iñaki izan da batzarrari hasiera eman diona. Gaizki ulertuak argitu eta zuzendu nahiean, argi utzi du DOT desazkundearen parte hartzea nahi izan dutela hasieratik Euskal Hiria Kongresurako. Gaizki ulertuak alde batera utzita, akatsak bizitzaren parte direnez, eta noski, guk ere egiten ditugulako, ba aurrera!!

Gure aldetik gonbitea hartuta dago eta orain taldean aztertu behar dugu gaia. Agian, talde egitura ez da azkarrena ez efektiboena, baina hala gara.

Uste genuen gonbidapenak luzatzeko arduraduna kongresuko zuzendari zientifikoa den Igor Calzada zela. Blog honetan azaldu den bezala, Iñakik hartu du bere gain DOT desazkundea ez gonbidatzearen akatsa. Ondorioz, Igorri barkamenak eskatzen dizkiogu.

Sakoneko gaiak, dena den, bere horretan jarraitzen du. Baina bat gatoz Iñaki eta Igorrekin astelehenean konfrontazio sanorako tartea izatea espero dugula adieraztean. Gu, DOTen hasierako onarpeneko dokumentu eta planteamenduekin era bat deskonforme gara. Gaurko erronken aurrean arduraz jokatuz Transiziorako Lurraldean ez diogu lekurik ikusten Euskal Hiria DOT-en planteamenduei.

Lagunak, ematen du astelehenean badugula espazio bat beste mundu eta lurralde antolaketarako ereduak posible direla defendatzeko. Eztabaidarako prest gara, eta proposamenekin joango gara.

Agian, zalantzan geratuko dena zera da… bateragarriak al dira horrelako hausnarketak hasierako onarpeneko DOTen dokumentuarekin?. Ez al dira zaharkitutak geratu bertan egiten diren gogoeta eta estrategiak?

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s