ALEGAZIO KRTIKOAK ETA EGITASMO ALTERNATIBOA ERAGILE SOZIALEN ALDETIK

EUSKO JAURLARITZAREN LURRALDE ANTOLAMENDURAKO GIDALERROEN “LAG-EUSKAL HIRIA.NET” PROIEKTUAREN AURREAN

Eragile Sozialek, Eusko Jaurlaritzak eurkeztu duen “Lurralde Antolamendurako Gidalerroak: Euskal Hiria.NET” proiektu etsigarriaren aurrean, aldaketa sakona eta berrikuntza gehiago eskatzen diote. Proposamen ofizialak ez du aintzat hartzen burbuila inmobiliarioaren eztanda, ezta energia eta elikagaien menpekotasunaren ondorioz eratorritako krisi sistemikoa. Aldi berean, eragile sozialek Lurralde Kohesiorako Gidalerro alternatiboak ere aurkezten dituzte.

Gizarte plataforma zabal eta plural bat gara, bertan gaude gehiengo sindikala (ELA, LAB, EHNE, ESK, CGT), mugimendu ekologistako taldeak (Ekologistak Martxan, Txipio Bai, Anti-koke), feministak (Bizkaiko Emakumeen Asanblada, Hiria Kolektiboa) eta eskubide sozialen aldekoak ere (EGK, Parte Hartuz, MOC, DESAZKUNDEA…). Gaitera, arlo profesional eta unibertsitateko hainbat pertsonalitate ere biltzen dira. Guztion artean, Eusko Jaurlaritzak landu duen proposamenaren aurrean kritika egiten dioten alegazioen dokumentua burutu dugu, eta baita proposamen alertantibo bat ere Birbanatzailea, Funtzio-anitzekoa, Solidarioa eta Iraunkorra izan behar den lurralde eredu baten aldekoa.

Alegazio hauek Eusko Jaurlaritzaren proposamenari kritika sakona egitetik abiatzen dira, Euskadin azken urteotan baliabideak efizientzia ezan eroritako arrazonamenduaren ondorioz, orain dugun lurralde eredu desorekatu osoaren diagnostiko integralik gabe agertzen baita. 1997 urtean onartuz ziren LAG-ek estaldura eskaini die lurraldearen okupazioaren erritmo amorratuari (urtean 700 futbol zelairen tamainakoa), etxe urbanizazioak, merkatal guneak, parke teknologiko eta logistikarakoak, eta garraiorako azpiegiturak ( AHT, superportuak, aireportuak, SuperSur,…) elkar konbinatuz.

Guzti honen azken emaitza benetako lurralde kolapsoa izan da, eta LAG-en eguneratze honek noraezean egindako ihesia baino ez du ekarriko. Adibide latza da “Euskal Urbea”-k, 74.000 etxe baino gehiago inolako erabilpenik gabe dituen bitartean, 90.000 pertsona daudela bizileku baten zain Etxebideko zerrendetan. Datu hauek ezagunak izanda da ere, LAG-en eguneratze honek aurrekoaren bidetik jarraitzen du, eta “etxebizitzaren arazoaren irtenbidea” lurzoru urbanizagarri gehiago rekalifikatzetik etorriko dela aldarrikatzen du.

Inolako mugarik gabeko makro-urbanizazio honen beste emaitza bat da nekazal sektorea, gizarte-ekonomia-ekologia sistemarentzat oinarri estrategiko aizan beharko lukena, aldiz bazterreratuta aurkitzen dela. Euskadin jaten ditugun elikaduren %5 baino ez du berton ekoizten. Eusko Jaurlaritzaren LAG-ek ez dute gidalerro bakar bat ere elikadura menpekotasun egoera honi buelta emateko. Baina dauden landa lurzoruen 330.000 hektarea babestuko bagenitu eta elikadura burujabetasunaren aldeko politikaka bian jarriko balira, 38.000 lanpostu berri sortuko lirateke.

“Euskal Hiria”-k mundu mailako eredu energetikoaren krisi egoera ere ahaztu egiten du. “Pretolioaren gailur jotzea” gaindituta dugu, jada, (oraindik aurrera zailagoa izango da urriagoa dena lur azpitik ateratzea, eta beraz garestiagoa), eta bestalde, adostasun ia osoa dago CO2 isurketen eta aldaketa klimatikoaren arteko harremanaren gainean. Euskal Hiria egitasmoak aldiz mugikortasun eta garrioan oinarritutako eredu ekonomikoari jarraipena ematen saiatzen da (azken 15 urtetan %315 ko hazkundea izan du). LAG berriek ez dute energia kontsumoaren murrizketarik aurreikusten, ezta birlokalizazio edota garraio eskaeren gutxitzerako politikarik.

Amaitzeko, “hirien sistema” deituriko estrategian oinarritzen den “Euskal Hiria” eredu honek, hiru hiriburuetan konzentratzen ditu jarduera ekonomikoak eta zerbitzuak, herriak eta eskualdeak gero eta hutsago eta pobreago utziz. Modu horretan, utzi ezina behar den “lurralde kontratua” hausten da, gizarte kohesioa eta pertsonen aukeren berdintasuna (osasun, hezkuntza, laguntza eta kultura arloan) bermatu behar duen hitzarmena, eremu metropolitarrekoa zein bizirik iraun behar duten herri eta eskualdekoa izan.

Arrazoi guzti hauengatik, alegazio hauek sinatzen dutenak, ekimen honekin bat egitera deitzen dituzte talde eta erakunde guztiak, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko LAG-EUSKAL HIRIA onartzeko dagoen Dekretu egitasmoa BERTAN BEHERA UTZI dezan, ez baitu erakunde, gizarte ezta arlo akademikoan inolako adostasunik lortu, eta ordez, orain arte sustatu den lurralde ereduaren krisia aztertu behar duen prozesu zintzo eta partehartzaile berri bat HASTEA galdeginez.

Alternatiba modura, eta www.dot-desazkundea.org webgunearen bitartez, lurralde eredu berri bat proposatzen dute, oreka eta gizarte, ekonomia eta ekoloagiaren arteko kohesioa bilatzen duena, Birbanatzailea, Funtzioanitzekoa, Solidarioa eta Iraunkorra izan behar den lurralde eredua.

Anuncios

Un pensamiento en “ALEGAZIO KRTIKOAK ETA EGITASMO ALTERNATIBOA ERAGILE SOZIALEN ALDETIK

  1. Pingback: | DOT DESAZKUNDEA

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s