ADI EUSKKAL HIRIA ¡!! KONTUZ LURRALDE ANTOLAMENDURAKO

Desazkundek Lurralde Antolamendurako Gidalerroen (LAG) aurkako jarreran parte hartzeko deia egiten du. Eutsiezinezko porrotera heldu den garapenkerian oinarritutako eredu honi zilegitasuna emango baitio Eusko Jaurlaritzak ekainaren 30ean dekretu bidez onartu nahi duen plan honek.

Euskal Hiria.Net da Jaurlaritzak, eta zehazki Pilar Unzalu sailburuak, asmatu duen izen posmodernoa, Lurralde Antolamendurako Gidalerroen eguneratzeari deitzeko. LAGek planifikazio estrategikorako tresna bat osatzen dute, eta bertatik eratortzen da etxebizitza, azpiegitura, energia eta mugikortasun eredu, nekazaritza lurzoru, naturgune, merkataritza zentro, eta abarretako beste politika guztietarako markoa. Beraz, estrategia globala markatzen dute, gero sektorekako planen eta eremu lokalean zatikako eta hirigintza planen bitartez gauzatuko direnentzat.

Gaur indarrean dauden LAGak 1997. urtean onartutakoak dira, eta horiek izan dira estalpe ideologikoa, eta legala era bai, eman dietenak SuperSur edota AHT hondatzaileei, naturaren erdian kokatu diren parke eolikoen bidezko energia plan bortitzei edo orain lur azpitik gasa ateratzeko fracking izeneko modu arriskutsu eta kaltegarria bezalako proiektuei. Horretaz gain, neurriz kanpoko hirigintza eredua sustatzeko ere balio izan du, nekazaritza sektorea lurzoru emankorrenetatik baztertu egin duena, eta ordez dentsitate baxuko zentro teknologikoak, industria jardueren promesen ordez plataforma logistikoak eta merkataritza gune erraldoiak eraikitzeko erabili izan direnak, eta sokaren muturrean eremu metropoliar errepikakorrak eraikitzeko, non erabilpenik gabeko 75.000 etxe huts dauden, eta Etxebideko zerrendak bizileku baten bila dabiltzan pertsonaz gainezka daude.

LAGen norabide eza honengatik, Eusko Legebiltzarrak onartu zuen 4/1990 Legeak ezarritako helburuetatik aldendu egin dira erabat, hauexek izan behar dira eta:

1) Lurralde arteko desorekak zuzendu, kohesio soziala bilatuz.

2) Lurzoruaren eta natur baliabideen zentzuzko erabilpena, arazoak modu argian azaldu behar dituen diagnostiko baten bitartez eta irtenbideak ikertuz.

3) Lurraldean eragina duten erabakiak hartzeko eskumena duten erakundeen arteko (Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak) koordinaziorako arauak ezartzea.

Aldiz, helburu horiek baztertu egiten dira Euskal Hiria.NETen horiek zera bilatzen dutela aitortzen dutenean modu oldarkorrean: «Inbertsio berritzaileak erakartzeko lehian dabiltzan nazioarteko eremu ekonomikoen arteko testuinguru berrian lurralde lehiakor bat lortzea». Hau da, LAG hauek diseinatu dituen Fundacion Metrópoli-ren estrategia nagusia, bertoko elite neoliberalak nahi duen erara moldatuak.

Kontzeptu artifizialak erabiltzen dituzte («berrikuntzarako ekosistema», «giza paisaia kosmopolita», «bikaintasunerako eremu urbanoak»…) publizitate kanpaina baten parean, gizarte eredua arautzeko tresna bat dela ahantzaraziz. Euskal Hiria benetako errealitatea ezkutatzen ari da: urbanizazio eta azpiegituren gainokupazioak eta jarduerak eta zerbitzuak hiriburuetan bakarrik kontzentratzean eskualde eta herrien zokoratzeak zelako lurralde desorekak eragiten dituen, eta, bestalde, baliabideak inefizientziaz eta modu eutsiezinean erabiltzen ari dira, eta horren ondorioak dira elikadura menpekotasuna, gehiegizko mugikortasuna, energiaren kontsumoaren suspertzea, behar ditugun aurrezpen politiken ordez, eta, oro har, hiru B-ekin (Bakandu, Berrerabili, Birziklatu) duten konpromiso eta koherentzia falta.

Baina DOT- Euskal Hiria honetan ez dugu inondik ere ikusten aldarrikatzen duten «berrikuntzarako estrategiarik», alderantziz, gaur eguneko krisialdira makurtu gaituen garapenkeriaren eredu beraren jarraipena besterik ez dago. Eredu hau erabat agortua dago, eta lurralde ereduaren estrategiaren aldaketa oso bat eskatu behar dugu, beste norabide honetara eramango gaituena: Birbanatzailea (birlokalizazioa-deszentralizazioa lehenetsiko duena, eskualdeak sendotuz eta lurralde oreka bilatuz), Funtzioanitza (ekonomia-energia-ekologia krisi sistemikoaren kontra, inteligentziak eskatzen du jarduerak arlo aniztasunerantz bideratu behar direla, oinarrizko produktu eta zerbitzuei emanez, eta aldi berean habitat bat osatzen dutenak), Solidarioa (pertsonen arteko kohesio soziala eta hiritik herrietarantz bideratutako elkarrekikotasuna, kooperazioa eta lankidetza bilatuz) eta Eusgarria (aztarna ekologikoa da egiatan gainditu ezin dugun defizita).

Oso garrantzitsua da orotariko talde eta eragileek LAGen inguruko eztabaida oinarrizkoa dela hausnartzea, markatzen dituen estrategiak beste politika askoren marko orokorra ezartzen dutelako. Modu zuzenean eragiten gaituzten plan eta egitasmo zehatzetan gauzatzen dira gero (udal hirigintzako planak, azpiegitura handiak, mugikortasun eredua,…). Ereduaren aldaketarako eskaera, batzen gaituzten ikuspegi baztertuekin, marko orokor honetatik hasi behar da.

Eusko Jaurlaritzak iraungita dagoen eta kaltegarria den Euskal Hiria.NET diskurtso hau dekretu bidez onartzeko asmoa dauka. Jakinaren gainean egonda, prozesu parte-hartzaile eta eztabaidatu baten bitartez ez zuela adostasun zabalik lortuko, formalismoa bete besterik ez du egiten, eta ekainaren 30 arte alegazioak aurkezteko epea utzi du, besterik ez.

DOT-Desazkundea (http://www.dot-desazkundea.org) lantaldeak eta gai honekin konprometituta dauden hainbat eragile sozialekin batera (LAB, ELA, EHNE, ESK, CGT, Ekologistak Martxan, AHT Gelditu, Euskadiko Gazteriaren Kontseilua…) taldeei eta pertsonei dei egiten dizuegu fronte zabal bat eratzeko asmoarekin, DOT-Euskal Hiria Dekretuaren egitasmoa bertan behera gera dadin eta lurralde eredu berri baterako diagnostiko zintzo eta parte-hartzaile bat hasteko.

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s